Logo Ahizpa Ospitalariak Aita Menni

Aita Menni Berriak

Misio Ospitalarioaren partaideak

Sor Isabel
Martínez Gastón
Ama Gorena

Guztiekin eta guztiontzat, 2023ko urte zoriontsua: osasuna eta animo asko.

Ilusioz beteta eta argia ikusten joango diren proiektu berriekin hasi dugu urtea. Historia dugu aurrez aurre, eta etorkizunerako zientzia eta karitatea ematen jarraitu nahi dugu.

Gogotik saiatzen gara denok Kongregazioaren Misioa gauzatzen: bakarra da; denok gaude gure eguneroko zereginean lagunduta eta babestuta, eta denok azaleratzen dugu dugu hori gure kalitatearekin, Nazareteko Jesusen zerbitzuan, zeinak erakutsi zigun denok maitatzen, guztioi laguntzen, eta arimako gaixotasunagatik pobretuta edo kaltetuta daudenen bizitza gizatiarrago egiten.

Elkarrekin egoteko eta egunero egiten dugun lanarekin bat datozen balioen sakonera elkarrengandik ikasteko garaia dugu aurrean. Ziur gozatuko dugula eta alderdi berriak aurkituko ditugula, gehien sufritzen dutenei eskaintzeko, pertsonen eskubideak errespetatu eta defendatzeko eta profesionalki eguneratzeko balioko digutenak, gure bizitzak guztioi ongia eginez eta gaixoak sendatuz lurretik igaro zen Nazareteko Jesusen bizitzaren antza duela hautemateko balioko digutenak.

Gure Zentroaren bizitzan eta Misio Ospitalarioan parte hartzeko gonbidapen hau guztiontzat da, bakoitza dagoen zeregin edo lanbidean, guztion artean Aita Menni egin dezagun, berarentzat denok nahi ditugun kalitatea, estiloa eta berrikuntza dituen Zentro bat. Gure posizioan amesten dugun goreneraino eskalatu nahi dugu; Elizak, Kongregazioak, pazienteek eta senideek, instituzioek eta euskal gizarteak hori eskatzen digute.

Aita Menniren misioarekin jarraitu nahi dugu, beti egon den lekuan, berrikuntzarako bokazioa betez, inguruneak osasun mentalari dagokionez dituen beharrei erantzunez, guztion inplikazioari esker.

Hemendik, eskerrak ematen dugu bakoitzak bere zereginean duen konpromisoagatik hobetzearen aldeko apustuagatik, hemen bizi garenon mesedetan; konpromiso horrek jaikiarazten gaitu egunero, bizitzak eta garapen profesionalak dakartzan zailtasun guztiak gainditzeko behar besteko energiarekin.

Eutsi goiari! Ez egin ezer errutinagatik, egin egunero dena berri, eta zoriontsuagoa izango zara zure jardun profesionalean. Parte hartu, besteak hori espero du-eta zugandik.

Aita Menni Berriak bertan parte hartzeko eta kolaboratzeko deia egiten du, guztiona eta guztiontzat izan dadin, Komunitate Ospitalarioa osatuz.

Eskerrik asko.