Logo Ahizpa Ospitalariak Aita Menni

Aita Menni Berriak

Ospakizuna

125 urte bete ditugu (1898-2023)

Ekainean, beraz, 125 urte betetzen dira bi ospitaleak ireki zirenetik. Bi erakunde ospitalarioak pozik daude mende bat baino gehiagoren ondoren kokapen berean jarraitzeagatik eta instalazioak lan betean edukitzeagatik, egungo gizarte eta osasun eskariekin bat eginda.

Ibilbide luze hori ospatzeko, hainbat motatako ekitaldiak antolatu dira, bai Arrasaten, bi multzo ospitalarioen egoitzan, bai Donostian.

 

125. urteurrena hasteko ekitaldiak agerian utzi du erakundeekin eta euskal gizartearekin dugun konpromisoa

1898 ekainaren lehenean, gaixotasun mentala zuten 50 laguni –25 gizon eta 25 emakume– Santa Agedako bainuetxe erosi berrian harrera eginda, aita Benito Mennik Euskadiko asistentzia psikiatrikoko lehen zentroa ireki zuen, Arrasateko Aita Menni Ahizpa Ospitalarioen eta San Juan den Dios ospitalearen jatorria. “Harrera izan zen Santa Ageda etxearen inaugurazioko ekintza, nork hartuko zituen aurkitzen ez zuten gizonak eta emakumeak hartzea”, gogoratu zuen Egoitz Zabalak, zeremonia maisu eta gure erakundeko Pastoral eta Elkartasun arduradunak.

2023ko ekainaren 1eko arratsaldean, Arrasateko Santa Ageda osasun etxea sortu eta 125 urtera, Donostiako Miramar jauregian hasi genuen zorrioneko gertaera hura ospatzeko programaren inaugurazio ekitaldia. Bi ospitaleak arreta psikiatrikoko zentro baino askoz gehiago dira gaur egun. Ospakizun ekitaldira bi erakundeetako profesionalen ordezkari bildu ziren, baita osasun arlokoak eta gizarte ekintzako politiketakoak ere.

Gehiago irakurri →

 

Kontzertu koral bikaina gure 125 urteko hospitalitatearen omenez

Donostiako Easo Gazte abesbatzak, Bilboko Koral Elkarteko Euskeria abesbatzak eta Gasteizko Nurat Gazte abesbatzak ‘Carmina Burana’ bikaina interpretatu zuten Kursaalean, bi piano eta perkusioarekin, Alberto Saez Puentek zuzenduta.

Ahots gazteak, “etorkizuneko ahotsak” –zeremonia maisu Egoitz Zabalak esan zuen bezala– izan ziren hospitalitate bide luze horren omenaldiaren protagonistak. Kontzertua, Alberto Saez Puenteren zuzendaritzapean, Donostiako Easo Gazte abesbatzak, Bilboko Koral Elkarteko Euskeria abesbatzak eta Gasteizko Nurat Gazte abesbatzak eman zuten, Francisco Escudero Musika Kontserbatorio Profesionaleko Taupa perkusio taldeak, eta Javier Perez de Azpeitia eta Ander Marzana pianistek lagunduta, Estibaliz Sanchez sopranoaren, Aitor Garitano tenorearen eta Juan Laboreria baritonoaren ahots solistekin batera.

Gehiago irakurri →

 

Ponentes de la Jornada y gerentes de Hermanas Hospitalarias Aita Menni y San Juan de Dios

Arreta psikiatrikoaren orainari eta etorkizunari buruzko jardunaldia

En el programa de celebración de este siglo y cuarto de trayectoria, no podía faltar un encuentro científico para abordar en profundidad el ayer y hoy de la atención psiquiátrica. La coordinación de la jornada, que se desarrolló el pasado día 23 en el Aquarium de San Sebastián, corrió a cargo del doctor Manuel Martín Carrasco, director médico del Hospital Aita Menni y presidente de la Sociedad Española de Psiquiatría.

Gehiago irakurri →