{"id":515,"date":"2023-04-25T15:08:02","date_gmt":"2023-04-25T13:08:02","guid":{"rendered":"https:\/\/www.aitamenni-berriak.org\/?p=515"},"modified":"2023-04-26T11:59:52","modified_gmt":"2023-04-26T09:59:52","slug":"nire-mundu-paraleloa-gure-125-urteurreneko-bideoa","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/www.aitamenni-berriak.org\/eu\/nire-mundu-paraleloa-gure-125-urteurreneko-bideoa\/","title":{"rendered":"\u201cNire mundu paraleloa\u201d, gure 125. urteurreneko bideoa"},"content":{"rendered":"<p><span lang=\"EU\">\u201cNire mundu paraleloa\u201d da Aita Mennik ekoitzitako dokumentalaren izenburua, egungo Aita Menni Ospitalearen jatorria den Santa Ageda Osasun Etxearen inaugurazioaren 125. urteurrena dela eta egina, zeina ekainaren 1ean ospatuko baita. <\/span><\/p>\n<p><span lang=\"EU\">Apirilaren 17an, <a href=\"\/es?p=43582\">Aita Menni Ospitaleko<\/a> ekitaldi aretoan egin zen zintaren lehen proiekzioa, eta oso publiko berezia elkartu zen: pazienteak, gure zerbitzuen erabiltzaileak, profesionalak eta, duela hilabete batzuk, dokumentalaren grabazioan parte hartu zuten gure Familia Ospitalarioko beste kide batzuk.<\/span><\/p>\n<p><b><span lang=\"EU\">Bittor Zubelzu<\/span><\/b><span lang=\"EU\"> izan zen proiekzio gelara sartzen lehenetakoa, jakin gabe dokumentalak Ospitaletik irten zenekoa hartuko zuela abiapuntu gisa, bertan bi urte eman ondoren, gainbegiratutako pisu batean bizitzen hasteko. <b>Amaia Bolumburu<\/b> psikologoa, harekin batera filmaren hasierako protagonista, handik gutxira iritsiko zen, eta berdin <b>I\u00f1aki Bustamante<\/b> eta <b>Gorka Lizarazu<\/b>, eta <b>Casilda Lazcano<\/b> nekaezina, <b>Egoitz Zabala<\/b> gure <a href=\"\/es?page_id=43532\">Pastoral<\/a> eta <a href=\"\/es?page_id=55636\">Elkartasun<\/a> arduradunaren besotik \u2014nola ez\u2014. <b>Mikel Arga\u00f1ak<\/b>, Bittorren pisukideak ere bat egingo zuen taldearekin; dokumentalean garbitegiko lanean agertzen da.<\/span><\/p>\n<p><b><span lang=\"EU\">Ana Mari Ganboa<\/span><\/b><span lang=\"EU\"> \u2014<a href=\"\/es?page_id=43522\">Kalte Zerebraleko<\/a> pazientea, errehabilitazio prozesuan ikusiko duguna\u2014, proiekzioa hasteko zain zegoen, Zerbitzuko koordinatzaile <b>Olatz Uriarterekin <\/b>berriketa alaian, dokumentaleko beste protagonista batzuk esertzen ziren bitartean, hala nola gure ama nagusia, <b>Sor Isabel Martinez,<\/b> edo gure zuzendari gerentea, <b>Mikel Tellaeche<\/b>.<\/span><\/p>\n<p><span lang=\"EU\"><strong>Irma Garciari<\/strong>, <a href=\"\/es?p=43626\">Bilboko Neurorrehabilitazio Zentroko<\/a> <a href=\"\/es?p=54173\">Haurren Errehabilitazio Unitateko<\/a> fisioterapeutari, dokumentala pantailan agertzen diren bere bi pazienteen ondoan ikustea gustatuko zitzaion, <b>Nahia Perez<\/b> eta <b>Iris Lasagabaster<\/b>, baina bi neskatilak ezin izan ziren joan. Beste batean, agian.<\/span><\/p>\n<p><span lang=\"EU\">Aretoa barreiatuta, dokumentaleko parte hartzaile gehiago eta Aita Menniko profesionalak, zintaren zuzendari <b>Daniel Landaren<\/b> taldeak egindako lanaren emaitza ikustera hurbildu nahi izan zutenak. Dani ez zen gurekin izan, baina bideokonferentzia bidez konektatu zen proiekzioa hasi aurretik, agurtzeko eta irudiak eta elkarrizketak grabatzen aritu ziren bitartean izandako tarte onengatik eskerrak emateko. \u201cTalde osoak ilusio handiz lan egin dugu \u2014kontatu zigun\u2014. Ezagutzen ez genuen errealitate bat da, ikusarazi nahi genuena, eta guretzat garrantzitsuena zeuok ikustea eta aitortuta sentitzea da. Espero dugu lortu izana\u201d.<\/span><\/p>\n<div id=\"attachment_59988\" style=\"width: 860px\" class=\"wp-caption alignnone\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" aria-describedby=\"caption-attachment-59988\" class=\"size-full wp-image-59988\" src=\"https:\/\/www.aita-menni.org\/wp-content\/uploads\/2023\/04\/20230427-premier-mi-mundo-paralelo-1.jpg\" alt=\"Daniel Landa conversa por videoconferencia con los asistentes a la proyecci\u00f3n\" width=\"850\" height=\"567\" \/><p id=\"caption-attachment-59988\" class=\"wp-caption-text\">Daniel Landak bideokonferentziaz hitz egin du proiekzioan parte hartu dutenekin.<\/p><\/div>\n<p><span lang=\"EU\">Dokumentalaren amaierak eragin zituen txaloen arabera, badirudi Daniren helburua bete egin zela. Une hunkigarriak egon ziren \u2014Gorkak besarkatu egin zuen Bittor, horrek pantailan bere sentimenduak partekatzen dituenean\u2014, une maitagarriak \u2014hala nola Nahiak elkarrizketatzaileari fisioterapeuta izan nahiko lukeela esaten dionean\u2014, eta baita barreak ere Casildaren komentarioekin, bai dokumentalean, bai aretoan.<\/span><\/p>\n<p><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"size-full wp-image-59990\" src=\"https:\/\/www.aita-menni.org\/wp-content\/uploads\/2023\/04\/20230427-premier-mi-mundo-paralelo-2.jpg\" alt=\"Varios de los participantes en el documental, atentos a la pantalla\" width=\"850\" height=\"567\" \/><\/p>\n<p><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"size-full wp-image-59992\" src=\"https:\/\/www.aita-menni.org\/wp-content\/uploads\/2023\/04\/20230427-premier-mi-mundo-paralelo-3.jpg\" alt=\"Foto de grupo de algunos de los participantes en el documental\" width=\"850\" height=\"567\" \/><\/p>\n<p><span lang=\"EU\">Amaieran, gogobetetzea aurpegietan, eta laudorio hitzak dokumentalerako, zeina datorren ekainean izango baitu estreinaldi \u201cpublikoa\u201d. Lan horretan <a href=\"\/es?page_id=43506\">Aita Menni zer den<\/a> eta Hospitalitateari ematen diogun esanahia erakusten dugu, bideo korporatibo batean baino askoz modu pertsonalagoan: gure Familia Ospitalario handiaren parte diren pertsona batzuen bizitzaren, pentsamenduaren eta sentimenduen zati txikien bidez.<\/span><\/p>\n<p><span lang=\"EU\">Bitartean, hemen uzten ditugu edukiaren zertzelada batzuk, trailer moduan:<\/span><\/p>\n<h2>Bideoa<\/h2>\n<p><iframe loading=\"lazy\" title=\"Tr\u00e1iler &#039;Mi mundo paralelo&#039; - 125 Aniversario Hospital Aita Menni - Mondrag\u00f3n (Gipuzkoa)\" width=\"500\" height=\"281\" src=\"https:\/\/www.youtube.com\/embed\/TvkSPyi4iLE?feature=oembed\" frameborder=\"0\" allow=\"accelerometer; autoplay; clipboard-write; encrypted-media; gyroscope; picture-in-picture; web-share\" referrerpolicy=\"strict-origin-when-cross-origin\" allowfullscreen><\/iframe><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>\u201cNire mundu paraleloa\u201d da Aita Mennik ekoitzitako dokumentalaren izenburua, egungo Aita Menni Ospitalearen jatorria den Santa Ageda Osasun Etxearen inaugurazioaren 125. urteurrena dela eta egina, zeina ekainaren 1ean ospatuko baita. <\/p>\n","protected":false},"author":1,"featured_media":0,"comment_status":"closed","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[2],"tags":[],"class_list":["post-515","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-uncategorized-eu"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.aitamenni-berriak.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/515","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.aitamenni-berriak.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.aitamenni-berriak.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.aitamenni-berriak.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/1"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.aitamenni-berriak.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=515"}],"version-history":[{"count":3,"href":"https:\/\/www.aitamenni-berriak.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/515\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":624,"href":"https:\/\/www.aitamenni-berriak.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/515\/revisions\/624"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.aitamenni-berriak.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=515"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.aitamenni-berriak.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=515"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.aitamenni-berriak.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=515"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}